Bihar iluntzerako bideo emanaldia prestatu du Azkoitia Zero Zabor taldeak. Futurama (Un enorme monton de basura) eta The Simpsons (Basura de titanes) marrazki bizidunetako telebista saioen atal bana emango dituzte. Bi emanaldi horiekin, eztabaida sortu nahi dute honako galderen inguruan: “Nolakoa izango ote da 3000. urteko zaborren kudeaketa?” eta “Politikarien eskuetan utzi behar al dugu zaborren kudeaketa?”.
Bi atalek zaborraren kudeaketaren gaia lantzen dute. Aurrenengo atalak kontatzen duenez, XX. mende bukaeran AEBetan, zaborra non pilatu ez zekitelako, espaziora bota zuten zabor bola hadi bat. 1.000 urte beranduago, espazioan bueltaka dabilen zabor bola hori lurraren aurka jotzeko arriskuan dago. Simpsondarren atalean, berriz, Homer osasun inspektore izateko hauteskundeetara aurkeztuko da, zaborraren politika aldatu nahian. Lortzen du, baina ez du emandako hitza betetzen.
Hilabete osoko egitaraua
Azkoitia Zero Zabor taldeak hilabete osoko egitaraua prestatu du uztailerak0. Zaborrarekin dagoen arazoaz hausnartzea dute helburu ekimen hauekin; eta beraien helburua honako esaldiarekin bat datorrela gogorarazi dute: “Zaborrik onena, sortzen ez dena”. Biharkoa izango da aurrenengo ekimena; hona gainontzeko denak:
-Uztailak 12, osteguna: 19:00etan elkargunean, hitzaldia; Zaborra, guk sortu guk kudeatu, Oñatu Zero Zaborren eskutik
-Uztailak 14, larunbata: 10:30ean liburutegiko geltokitik abiatuta, Lapatxera bisita gidatua, Ingurugiro etxeko teknikari batekin.
-Uztailak 19, osteguna: 22:00etan kontzejupean, Bideo emanaldia; La historia de las cosas “Modu ulerterrazeannatur ondasunen ustiaketa eta zaborren arazoaren azalpena”.
-Uztailak 26, ostegua: 19:00etan Elkargunean, Azkoitiko hondakinen kudeaketa aztergai, Leire Etxaniz Mankomunitateko lehendakariaren eskutik.