Alde zaharra “suspertzeko” erakusleiho lehiaketa aterako du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 6a, 12:04

Alde zaharreko “bizirik gabeko guneei bizia emateko” helbururekin, Erakusleiho Lehiaketa bat aterako du Azkoitiko Udalak. “Lehiaketa berezia” izango dela gaineratu dute: “Kale Nagusiko lokal hutsak apaintzeko lehiaketa iza...

Alde zaharreko “bizirik gabeko guneei bizia emateko” helbururekin, Erakusleiho Lehiaketa bat aterako du Azkoitiko Udalak. “Lehiaketa berezia” izango dela gaineratu dute: “Kale Nagusiko lokal hutsak apaintzeko lehiaketa izango da”. Esan dutenez, 26. zenbaki paretik hasi eta 122 pareraino, bi aldeetatik apaintzeko proiektuak aurkezteko eskatuko dute. Jakinarazi dutenez, oraindik lehiaketaren oinarriak “zeharo” zehaztea falta da, baina bi helburu nagusi ditu: “Lokalak modu erakargarrian dekoratu eta balioa ematea; eta Azkoitiko alde zaharra dignifikatu eta biziberritzea”.

“Kale Nagusia mural, marrazki eta bestelako dekorazio elementuen bilgune bihurtu nahi” dutela azaldu dute. “Ideia eta proiektu lehiaketa” dela adierazi dute. Parte hartzaileek ideia edo proiekturen bat aurkeztu beharko dute. Hala ere, lehiaketan udazkenean irekiko dela azaldu nahi izan dute. “Lehiaketa honen oinarriak oporren bueltan emango ditugu” azaldu dute. Asmo horren berri gaur (ostirala) ematea erabaki dute, “batetik, lokalen jabeekin orain hasiko garelako hitz egiten, eta bestetik, sortzaileak ideiak pentsatzen hasteko garai egokia dela uste dugulako”, azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide