Bizi erdia bertan ibili eta gero, Anaitasuna uztea erabaki du Jokin Sudupe Egurrolak (Azkoitia, 1982). Kadete mailan hasi zen, eta handik jubeniletara aurrena eta talde nagusira pasa zen azkenik. «Hor ibili gara hara eta ona» dio berak. Bere koadrilak osatutako Anaitasunako hooligan-en taldeari eskerrak ere eman nahi izan dizkio. «Orain neu pasako naiz hooligana izatera».