Atzo izan zen Festa Batzordearen aurrenengo bilera, eta guztira 20 bat lgun bildu ziren. Bertan, Udalak aurtengo festetarako dituen asmoak agertu zituen. Horrez gain, herritarrek zituzten proposamen eta galderak egin zituzten. Egoera ekonomikoa dela medio, aurten iaz baino 15.000 euro gutxiagoko aurrekontua dute festek, eta diru hori non eta zertan aurreztu hitz egiten aritu ziren, besteak beste. Festen programa oraindik itxi gabe dagoela eta norbaitek proposamen bat egin nahi badu oraindik ere garaiz dabilea gogorarazi zien bertaratutakoei Udalak, eta datozen egunetan ere proposamenak jasotzeko prest dagoela. Kultura sailean edo udalaren webgunean eta sare sozial bidez egin daitezke ekarpenak.