Floreaga auzoak «esku hartze beharra» dauka, Jaurlaritzaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 5a, 07:00

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Teknalia Fundazioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako auzo eta bertako etxebizitzen egoeraren inbentarioa egin du azken urte eta erdian. Txosten batean egin ditu publiko datu horiek, eta hark dioenez, Azkoitiko Floreaga auzoak, «esku-hartzeko behar oso handia» dauka. Herrian auzo gehiago ere ikuskatu dituzte txostena egin aurretik; bertan dioenez, San Martin eta Txalon Erreka auzoak. Txostenaren arabera, eskualdean Floreaga auzoak soilik du esku hartzeko beharra, nahiz eta herri gehiagotan ere azterketak egin dituzten. Azpeitia, Zarautz eta Zumaian aztertu dituzte, zehazki. Azpeitian, Santutxo, San Juandegi, Garate Anaiak eta Landeta auzoetan egin dute azterketa. Zarautzen, Vista Alegren, Zelai Ondon eta trenbidearen inguruko auzoetan. Eta Zumaian  Gautxorin eta San Josen. Begiratu aurretik, galdetu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %80 biltzen dituzten herriak aztertu dituzte, zehazki. Horregatik hartu dituzte eskualdeko lau herri soilik kontuan. Herrietara jo aurretik, udalarekin edo beste elkarteren batekin hitz egin zuten, herriaren egoera zehazki zein den ezagutzeko. Eskualdeko herriak aztertzerakoan, kasu guztietan hitz egin zuten udaletako arduradunen batekin, eta Azkoitian baita Iraurgi Lantzeneko kide batekin ere. Behin haiekin bildutakoan, herriko ordezkariek aipatutako auzoak aztertu zituzten. «Oinez ikuskatu dira auzoak, etxeen kanpoaldea eta inguru urbanoari erreparatuz», txostenaren arabera. «Eraikuntza profila (tipologia, altuera, erabilera, eta abar), profil urbanistikoa (hornidurak, [...]

Floreaga

Floreaga auzoko etxebizitza batzuk (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Teknalia Fundazioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako auzo eta bertako etxebizitzen egoeraren inbentarioa egin du azken urte eta erdian. Txosten batean egin ditu publiko datu horiek, eta hark dioenez, Azkoitiko Floreaga auzoak, «esku-hartzeko behar oso handia» dauka.

Herrian auzo gehiago ere ikuskatu dituzte txostena egin aurretik; bertan dioenez, San Martin eta Txalon Erreka auzoak.

Txostenaren arabera, eskualdean Floreaga auzoak soilik du esku hartzeko beharra, nahiz eta herri gehiagotan ere azterketak egin dituzten. Azpeitia, Zarautz eta Zumaian aztertu dituzte, zehazki. Azpeitian, Santutxo, San Juandegi, Garate Anaiak eta Landeta auzoetan egin dute azterketa. Zarautzen, Vista Alegren, Zelai Ondon eta trenbidearen inguruko auzoetan. Eta Zumaian  Gautxorin eta San Josen.

Begiratu aurretik, galdetu
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %80 biltzen dituzten herriak aztertu dituzte, zehazki. Horregatik hartu dituzte eskualdeko lau herri soilik kontuan. Herrietara jo aurretik, udalarekin edo beste elkarteren batekin hitz egin zuten, herriaren egoera zehazki zein den ezagutzeko. Eskualdeko herriak aztertzerakoan, kasu guztietan hitz egin zuten udaletako arduradunen batekin, eta Azkoitian baita Iraurgi Lantzeneko kide batekin ere. Behin haiekin bildutakoan, herriko ordezkariek aipatutako auzoak aztertu zituzten. «Oinez ikuskatu dira auzoak, etxeen kanpoaldea eta inguru urbanoari erreparatuz», txostenaren arabera. «Eraikuntza profila (tipologia, altuera, erabilera, eta abar), profil urbanistikoa (hornidurak, irisgarritasuna, trafikoa, begetazioa eta abar) eta eraikinen egoera» hartu dituzte kontuan azterketa egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide