Azkoitiko EAJk, bosgarren edo hondakin organikoen edukiontziaren aldeko apustua egiteko mozioa aurkeztuko du biharko udalbatzarrean. «Azkoitiko Udalak herritarrei birziklapenaren aldeko apustua egiteko eskatzea» nahi dute mozioarekin. «Zaborraren gestio integralaren katea, prebentzioa, birziklapena zein konposta eta balorazio energetikoa berrestea» nahi dute, «Europako zuzentarauek esaten dutenaren ildotik». Alderdi jeltzaletik azpimarratu dutenez, sistema «pertsonen konfiantzan oinarrituko dena, eraginkorra, garbia, estetikoa eta ekonomikoki bideragarria» izatea nahi dute.