«Orokorrean balorazio ona» egin dute Herrira Bilgunetik Elkartasun Egunari buruz. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete Elkartasun Egunean parte hartu zuten guztiei. Ekimenak egiten jarraituko dutela ere esan dute; «gu guztion esku dago presoak herrira ekartzea, eta pixkanaka, lortuko dugu». Krosarekin eman zioten hasiera larunbateko egunari, eta jakinarazi dutenez, 82 korrikalari atera ziren bertan. Lasterketa ari zen bitartean, haurrentzako puzgarri eta jolasak jarri zituzten plazan. Lasterketa amaitu eta bazakaldu bitartean, 13:00ak inguruan, triki-bertso-poteoa egin zuten kaleetan zehar. 15:00etan, berriz, kantu-bazkarian hartu zuten parte 110 lagun inguruk. 19:00etan, Euskal preso eta iheslariak herrira lelopean, manifestazioa egin zuten plazatik abiatuta. Gau partean musikaren txanda iritsi zen, eta plazan Kasik eta Matxura taldeek kontzertu bana eskaini zu
Elkartasun Eguneko manifestazioko une bat
«Orokorrean balorazio ona» egin dute Herrira Bilgunetik Elkartasun Egunari buruz. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete Elkartasun Egunean parte hartu zuten guztiei. Ekimenak egiten jarraituko dutela ere esan dute; «gu guztion esku dago presoak herrira ekartzea, eta pixkanaka, lortuko dugu».
Krosarekin eman zioten hasiera larunbateko egunari, eta jakinarazi dutenez, 82 korrikalari atera ziren bertan. Lasterketa ari zen bitartean, haurrentzako puzgarri eta jolasak jarri zituzten plazan.
Lasterketa amaitu eta bazakaldu bitartean, 13:00ak inguruan, triki-bertso-poteoa egin zuten kaleetan zehar. 15:00etan, berriz, kantu-bazkarian hartu zuten parte 110 lagun inguruk. 19:00etan, Euskal preso eta iheslariak herrira lelopean, manifestazioa egin zuten plazatik abiatuta. Gau partean musikaren txanda iritsi zen, eta plazan Kasik eta Matxura taldeek kontzertu bana eskaini zu