XXX. Azkoitia Hiria Xake Txapelketa izan zen atzo goizean (igandea); Joxe Azkue Memorialaren izena hartu aurtengoan txapelketak. 10:00etan hasi ziren parte hartzaileak xakeko piezak astintzen. Anaitasuna Kakute Xake Taldeak antolatu du urtero legez, eta lau jokalaritako hamabi taldek osatu zuten txapelketa. Partidako, jokalari bakoitzak bost minutu izanzituen.
Joxe Azkue zenari omenaldia ere egin zioten xake taldean egin zuen lan guztiagatik. “Joxek lan asko egiten zuen taldean; gazteei babes handia eskaintzen zien”, azaldu dute taldetik.