Ekainaren 22tik 24ra bitartean, Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeko Floreagako DBHko ikasle talde bat Madrilen izan zen Gazteak eta Garapeneko eskualdeen arteko topaketetan (III Encuentro Interregional de Jóvenes y Desarrollo). Bertan, “beraien esperientziak Estatu osoko beste hainbeste talderekin trukatzea” izan dela helburua azaldu dute beraiek. Talde horretako kideak ikasturte osoan zehar solidaritate ekimenetan laguntzen aritzen dira: janari bilketa, solidaritate pintxoa… Han hainbat ekintza berri ezagutu dituzte, batez ere etorkinei laguntza eta natura zaintzeko boluntario lanarekin lotuak. Madrilgo Casa de Campoko aterpetxean izan dira eta bertan hainbat ekitaldiz betetako bi jardunaldi izan dituzte, Andaluziako, Valentziako, Kantabriako eta Madrilgo beste 100 gazterekin batera. Honakoa adierazi dute itzulitakoan; “Esperientzia aukera paregabea izan zen hau gure ekintzak jakinarazteko eta besteenak ezagutzeko”
Bidaiako argazki bat
Ekainaren 22tik 24ra bitartean, Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeko Floreagako DBHko ikasle talde bat Madrilen izan zen Gazteak eta Garapeneko eskualdeen arteko topaketetan (III Encuentro Interregional de Jóvenes y Desarrollo). Bertan, “beraien esperientziak Estatu osoko beste hainbeste talderekin trukatzea” izan dela helburua azaldu dute beraiek. Talde horretako kideak ikasturte osoan zehar solidaritate ekimenetan laguntzen aritzen dira: janari bilketa, solidaritate pintxoa… Han hainbat ekintza berri ezagutu dituzte, batez ere etorkinei laguntza eta natura zaintzeko boluntario lanarekin lotuak.
Madrilgo Casa de Campoko aterpetxean izan dira eta bertan hainbat ekitaldiz betetako bi jardunaldi izan dituzte, Andaluziako, Valentziako, Kantabriako eta Madrilgo beste 100 gazterekin batera. Honakoa adierazi dute itzulitakoan; “Esperientzia aukera paregabea izan zen hau gure ekintzak jakinarazteko eta besteenak ezagutzeko”