Xakeko Azkoitia Hiria Txapelketa igandean jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 29a, 17:29

Igandean izango da XXX. Azkoitia Hiria Xake Txapelketa; Joxe Azkue Memorialaren izena hartuko duela ere jakinarazi dute. 10:00etan hasiko da kontzejupean. Anaitasuna Kakute Xake Taldeak antolatu du urtero legez, eta lau jokalaritako hamabi taldek osatuko dute txapelketa. Partidako, jokalari bakoitzak bost minutu izango ditu. Joxe Azkue zenari omenaldia egingo diote xake taldean egin zuen lan guztiagatik. “Joxek lan asko egiten zuen taldean; gazteei babes handia eskaintzen zien”, azaldu dute taldetik.

Iazko txapelketako argazkia

Igandean izango da XXX. Azkoitia Hiria Xake Txapelketa; Joxe Azkue Memorialaren izena hartuko duela ere jakinarazi dute. 10:00etan hasiko da kontzejupean. Anaitasuna Kakute Xake Taldeak antolatu du urtero legez, eta lau jokalaritako hamabi taldek osatuko dute txapelketa. Partidako, jokalari bakoitzak bost minutu izango ditu.

Joxe Azkue zenari omenaldia egingo diote xake taldean egin zuen lan guztiagatik. “Joxek lan asko egiten zuen taldean; gazteei babes handia eskaintzen zien”, azaldu dute taldetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide