Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, kobrezko kablea lapurtzea leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 29a, 12:01

Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Azkoitian, kobrezko kablez betetako hainbat zaku lapurtu dituztelakoan. Atzo goizaldeko seirak aldean atxilotu zituzten. Kale nagusian auto batetik zakuak atera eta bebarru batera sartzen atzeman zituen zerbitzutik ...

Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Azkoitian, kobrezko kablez betetako hainbat zaku lapurtu dituztelakoan. Atzo goizaldeko seirak aldean atxilotu zituzten. Kale nagusian auto batetik zakuak atera eta bebarru batera sartzen atzeman zituen zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek, honek Ertzainetxera abisua pasatu eta hainbat ertzain azaldu zen hiru lagunak identifikatu eta materialaz galdezka. Hiru lagunek zakuen nondik norakoaz “zentzuzko erantzunik” ematen jakin ez zutela eta lapurreta egotzita atxilotu egin zituzten.Kobrezko kablearekin betetako zakuez gainera 25 litro gasoilez betetako zazpi bidoi atzeman zizkieten atxilotutakoei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide