Krosarekin hasiko da bihar presoen eta iheslarien aldeko Elkartasun Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 29a, 07:15

Azkoitiko Herrira Bilguneak euskal preso eta iheslariekiko Elkartasun Eguna antolatu du biharko. Krosarekin emango diote hasiera egunari. 11:00etan abiatuko dira korrikalariak plazatik, eta izena ere bertan eman beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Haur jolasak eta puzgarriak ere izango dira toki berean. Hori amaitutakoan, berriz, 13:00ak inguruan, triki bertso poteoa egingo dute kaleetan zehar. 15:00etan, berriz, kantu bazkaria izango da. Sarrerak Zakela, Zurt, Etxe Aitz eta Ttakun tabernetan daude salgai, gaur arratsaldera arte. 19:00etan, Euskal preso eta iheslariak herrira lemapean, manifestazioa egingo dute. Gauean, Kasik eta Matxura taldeen kontzertuak izango dira plazan. Herriko presoak Xabin Juaristi Torre eta Jose Ramon Lete Traki preso azkoitiarrak gogora ekarri ditu Herrirak. Aurrenengoa, Askatasunako kidea izateagatik espetxeratu zuten, eta Mansilla de las Mulas (Leon, Espainia) kartzelan dago egun. «Hiru laurdenak beteta dauzka. Beraz, kanpoan egon beharko luke». Frantziako Lannemizango espetxean dago, berriz, Traki. Espainiaratzeko eskatu du Espainiako Audientzia Nazionalak. Hala gogorarazi dute Herrira-ko kideek. «Bizi arteko espetxe zigorra ezartzea, bergizarteratzeko aurkeztu duten plan hori, eta gaixotasun larriak dituztenak preso mantentzea mendeku politikorako tresnak dira», salatu dute. Espainiako eta Frantziako estatuek dute «giltza», haien arabera, «presoak Euskal Herrira ekartzeko, gaixo larriak eta zigorraren hiru laurdenak beteta dauzkatenak kalera ateratzeko». Baina «bi estatuak pauso horiek ematera bultzatzea [...]

Krosa

Krosarekin emango zaio hasiera Elkartasun Egunari (Argazkilaria: Irene Elorza)

Azkoitiko Herrira Bilguneak euskal preso eta iheslariekiko Elkartasun Eguna antolatu du biharko. Krosarekin emango diote hasiera egunari. 11:00etan abiatuko dira korrikalariak plazatik, eta izena ere bertan eman beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Haur jolasak eta puzgarriak ere izango dira toki berean. Hori amaitutakoan, berriz, 13:00ak inguruan, triki bertso poteoa egingo dute kaleetan zehar. 15:00etan, berriz, kantu bazkaria izango da. Sarrerak Zakela, Zurt, Etxe Aitz eta Ttakun tabernetan daude salgai, gaur arratsaldera arte. 19:00etan, Euskal preso eta iheslariak herrira lemapean, manifestazioa egingo dute. Gauean, Kasik eta Matxura taldeen kontzertuak izango dira plazan.

Herriko presoak
Xabin Juaristi Torre eta Jose Ramon Lete Traki preso azkoitiarrak gogora ekarri ditu Herrirak. Aurrenengoa, Askatasunako kidea izateagatik espetxeratu zuten, eta Mansilla de las Mulas (Leon, Espainia) kartzelan dago egun. «Hiru laurdenak beteta dauzka. Beraz, kanpoan egon beharko luke». Frantziako Lannemizango espetxean dago, berriz, Traki. Espainiaratzeko eskatu du Espainiako Audientzia Nazionalak. Hala gogorarazi dute Herrira-ko kideek.

«Bizi arteko espetxe zigorra ezartzea, bergizarteratzeko aurkeztu duten plan hori, eta gaixotasun larriak dituztenak preso mantentzea mendeku politikorako tresnak dira», salatu dute. Espainiako eta Frantziako estatuek dute «giltza», haien arabera, «presoak Euskal Herrira ekartzeko, gaixo larriak eta
zigorraren hiru laurdenak beteta dauzkatenak kalera ateratzeko». Baina «bi estatuak pauso horiek ematera bultzatzea gizartearen esku» dagoela uste dute. «Horretarako antolatzen dira eelkartasun egunak eta hileko azken ostiraletako ekimenak». Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenotan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide