Azkoitia Pintxo Tour aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Iraurgi Lantzenek sustatuta, herriko zortzi tabernarekin Azkoitia Pintxo Tour aurkeztu dute. Turismoa sustatzeko helburuarekin egin dute. Eskuorri bat kaleratu dute pintxoak eskaintzen dituzten taberna batzuen zerrendarekin. Bakoitzaren ezaugarriak daude bertan, eta herriko plano batean taberna horiek non kokatuta dauden ere azaltzen da. Bai Azkoitia batzokia, Ttakun, Etxe Aitz, Koxka, Ibai Ondo, Atraskua, Zurt eta K5 tabernak dira parte hartu dutenak eta gaur goizean aurkeztu dute. Iraurgi lantzenetik honako helburuak dauzkala azaldu fute: “Inguruko jomuga turistiko garrantzitsuenetatik (Loiolako Santutegia, Burdinbidearen Euskal Museoa, Zestoako Bainuetxea, Ekainberri eta eskualdeko hotel, nekazal turismo eta aterpetxeak) Azkoitiko herrigunera bisitariak erakartzeko elementu berri eta osagarri bat sortzea” da bat. Bestea, aldiz, “Azkoitiko gastronomiaren alderdietako bat (pintxoak) balore turistikoan ipintzea” dela azaldu dute.

Gaur egin duten aurkezpena

Iraurgi Lantzenek sustatuta, herriko zortzi tabernarekin Azkoitia Pintxo Tour aurkeztu dute. Turismoa sustatzeko helburuarekin egin dute. Eskuorri bat kaleratu dute pintxoak eskaintzen dituzten taberna batzuen zerrendarekin. Bakoitzaren ezaugarriak daude bertan, eta herriko plano batean taberna horiek non kokatuta dauden ere azaltzen da.

Bai Azkoitia batzokia, Ttakun, Etxe Aitz, Koxka, Ibai Ondo, Atraskua, Zurt eta K5 tabernak dira parte hartu dutenak eta gaur goizean aurkeztu dute. Iraurgi lantzenetik honako helburuak dauzkala azaldu fute: “Inguruko jomuga turistiko garrantzitsuenetatik (Loiolako Santutegia, Burdinbidearen Euskal Museoa, Zestoako Bainuetxea, Ekainberri eta eskualdeko hotel, nekazal turismo eta aterpetxeak) Azkoitiko herrigunera bisitariak erakartzeko elementu berri eta osagarri bat sortzea” da bat. Bestea, aldiz, “Azkoitiko gastronomiaren alderdietako bat (pintxoak) balore turistikoan ipintzea” dela azaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide