Elkartasun eguna izango da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 28a, 10:58

Azkoitiko Herrira Bilguneak, euskal preso eta iheslariekiko Elkartasun Eguna antolatu du etzirako (ekainak 30, larunbata). Krosarekin emango zaio hasiera egunari. 11:00etan hasiko plazatik, eta izena bertan eman beharko da. Haur jolasak eta puzgarriak ere izango dira toki berean. Hori amaitutakoan 13:00ak inguruan, triki bertsop oteoa izango da kaleetan zehar. 15:00etan, berriz, kantu bazkaria izango da. 19:00etan, berriz, Euskal preso eta iheslariak herrira lemapean manifestazioa egingo dute. Gauean, amaiera emateko, Kasik eta Matxura taldeen kontzertuak eskainiko dituzte plazan. “Garai berriak” daudela Euskal Herrian azaldu nahi izan dute Azkoitiko Herriratik. “Bakea eta konponbidea eskura ditugu”. Presoak Euskal Herrira ekartzea eta gaixotasun larriekin, zigor osoa eta 3/4ak beteta dituztenak askatzea “lehentasuna bilakatu” dela azalu dute.

Iazko elkartasun eguneko manifestazioa

Azkoitiko Herrira Bilguneak, euskal preso eta iheslariekiko Elkartasun Eguna antolatu du etzirako (ekainak 30, larunbata). Krosarekin emango zaio hasiera egunari. 11:00etan hasiko plazatik, eta izena bertan eman beharko da. Haur jolasak eta puzgarriak ere izango dira toki berean. Hori amaitutakoan 13:00ak inguruan, triki bertsop oteoa izango da kaleetan zehar. 15:00etan, berriz, kantu bazkaria izango da. 19:00etan, berriz, Euskal preso eta iheslariak herrira lemapean manifestazioa egingo dute. Gauean, amaiera emateko, Kasik eta Matxura taldeen kontzertuak eskainiko dituzte plazan.

“Garai berriak” daudela Euskal Herrian azaldu nahi izan dute Azkoitiko Herriratik. “Bakea eta konponbidea eskura ditugu”. Presoak Euskal Herrira ekartzea eta gaixotasun larriekin, zigor osoa eta 3/4ak beteta dituztenak askatzea “lehentasuna bilakatu” dela azalu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide