Mikel Aranak Xabier Munibeko eraikinaren arazoari soluzioa emateko eskatu dio Hezkuntza Sailari

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 27a, 17:18

Ezker Anitza -IU alderdiko Mikel Arana parlamentariak Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeko eraikin berriaren inguruan «erantzun bat emateko» eskatu dio Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuari.

Azkoitia Bai alderdiaren eskaerari erantz...

Ezker Anitza -IU alderdiko Mikel Arana parlamentariak Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeko eraikin berriaren inguruan «erantzun bat emateko» eskatu dio Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuari.
Azkoitia Bai alderdiaren eskaerari erantzunez egin du hori. Egungo eraikina ez dela momentuan dagoen ikasle kopuruarentzako nahikoa adierazi du, eta orain arte egin diren konponketek ez diotela arazoari irtenbiderik eman salatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide