Omenaldiarekin Anaitasuna utzi du Jokin Sudupek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 26a, 17:44

Denboraldi amaierako afaria izan zuten larunbatean Anaitasuna Futbol taldeko kide guztiek. Taldekide denen artean nabarmendu direnak saritu zitzuten bertan; tartean baita Jokin Sudupe Egurrola ere. Izan ere, hamabost urtean Anaitasunan jokalari moduan lanean aritu ondoren, futbola uztea erabaki du. Urte ona izan da Anaitasunarentzat, talde nagusia hirugarren mailara igo baita, eta Gipuzkoako Futbol federazioak, «talde nabarmenenaren» saria eman baitio. Uztailaren 5ean batzarra Javier Zubizarreta taldeko presidenteak gogorarazi duenez, urteroko batzar orkorra izango da uztailaren 5ean Elkargunean. 18:45ean izango da, eta batzordeak dei egin die kide denei bertan parte hartzeko. Balorazio bat egingo da, eta egoera ekonomikoaz zein fitxaketez hitz egingo da.

Sudupe

Jokin Sudupe

Denboraldi amaierako afaria izan zuten larunbatean Anaitasuna Futbol taldeko kide guztiek. Taldekide denen artean nabarmendu direnak saritu zitzuten bertan; tartean baita Jokin Sudupe Egurrola ere. Izan ere, hamabost urtean Anaitasunan jokalari moduan lanean aritu ondoren, futbola uztea erabaki du.

Urte ona izan da Anaitasunarentzat, talde nagusia hirugarren mailara igo baita, eta Gipuzkoako Futbol federazioak, «talde nabarmenenaren» saria eman baitio.

Uztailaren 5ean batzarra
Javier Zubizarreta taldeko presidenteak gogorarazi duenez, urteroko batzar orkorra izango da uztailaren 5ean Elkargunean. 18:45ean izango da, eta batzordeak dei egin die kide denei bertan parte hartzeko. Balorazio bat egingo da, eta egoera ekonomikoaz zein fitxaketez hitz egingo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide