“Enpresa familiar txiki eta ertainean kudeaketarako eta ondorengotzarako gakoak” izeneko jardunaldia antolatu du Iraurgi Lantzenek. Bertan eskualdeko enpresa txiki eta ertainetako arduradun, fundatzaile, familiar, bazkide, eta interesa duten pertsonak bilduko direla jakinarazi dute, “enpresan egituratutako ondorengotzako plan bat edukitzearen garrantziari buruz hausnartzeko, eta horretarako egin behar diren etapak ezagutzeko”. Tailerrean prozesu hori lantzeko gakoak adieraziko dira, “enpresaren kudeaketari, familiari eta jabetzari lotuta dauden alderdiak adosten joateko”. Uztailaren 5ean izango da jardunaldia, Azkoitiko Intsausti Jauregian, 14:30ean hasita.
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943851100 telefonora deitu behar da; bestela honako helbide honetara mezua bidalita: mikropyme@iraurgilantzen.net.