Kultur Astearen balorazio “oso ona” egin du Xirikatzen Kultur Mahaixek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Aurreko aste osoan zehar Kultur Astearen baitako ekitaldiak izan dira Azkoitian, Xirikatzen, Azkoitiko Kultur Mahaixek antolatuta. Balorazioa «oso ona» egin dutela jakinarazi dute betatik. «Erakusketetan jende asko ibili da, sartu irtena etengabea ...

Aurreko aste osoan zehar Kultur Astearen baitako ekitaldiak izan dira Azkoitian, Xirikatzen, Azkoitiko Kultur Mahaixek antolatuta. Balorazioa «oso ona» egin dutela jakinarazi dute betatik. «Erakusketetan jende asko ibili da, sartu irtena etengabea izan da» azaldu du Itziar Elias mahaiko kideakIkastaroak ere egin dituzte astean zehar, adibidez, cricketekoa edo batukadakoa. Larunbaterako prestatu zuten egitaraurik zabalena, eguerdi artean eskulanetako tailerrak, sebillana dantzen emanaldia eta kale antzerkia izan zituzten Balda plazan; gainera, kale antzerkiaren baitan «ekonomiako ikastaroa» ere eman zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide