Bihar, asteartea, cricket ikastaroa izango da Oteiza frontoian. 18:00etatik 20:00tara bitartean egingo da, eta Banaiz Bagara Elkarteko kideek emango dute. Doan da ikastaroa eta guztientzat irekia dela jakinarazi dute. Kirol horren oinarrizko mugimenduan eta teknikak erakutsiko dira bertan, eta parte-hartzaile guztiek teknika horiek probatzeko aukera izango dute. Helburua lagunarte giroan kirol berri bat ezagutu eta horretaz gozatzea da. Pasa den astean Xirikatzenek antolatutako Kultur Astearen barruan kirol horren inguruko solasaldia ere egin zuten (argazkian).