Azkoitia eta Azpeitiako 14 merkatarik sare sozial eta elkarlanerako guneen inguruko prestakuntza jaso dute egunotan. Bederatzi orduan aritu dira, Iraurgi Lantzenek bultzatu eta Herrixen eta Bertan elkarteek babestutako ekintza honetan. Oinarrizko kontzeptuak landu eta ezagutu dituzte merkatariek hiru egunetan, besteak beste, marketing online, Facebook, twitter eta Web 2.0. ren inguruan aritu dira. Prestakuntzaren helburua, sare sozialek dituzten aukeretaz aritzea izan da. Ekintza, Europar Batasuneko Funtsek kofinantzatu dute %50ean, VALORA ekimenaren barne.
Ikastaroan parte hartu duten merkatariak