IX. 3×3 Saskibaloi Txapelketa izango da bihar, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 22a, 15:58

Irausgi Saskibaloi Taldeak antolatuta, IX. 3×3 Saskibaloi Txapelketa izango da bihar gaztetxoentzat. Benjamin eta alebin mailako neska mutilen artean jokatuko dute txapelketa, herriko plazan. Gustora agertu dira antolatzaileak, eta deialdia “arrakastatsua” izan delakoan daude, alebinetan 24 taldek eman baitute izena: 13 mutiletan eta 11 nesketan. Benjamin mailetan, berriz, 20 talde dira parte hartzaileak: 13 mutiletan eta 7 nesketan. Txapelketa 9:00etan hasiko da eta partidu bakoitzak ordulaurdeneko iraupena izango du. Partida batetik bestera, bost minutuko atsedena izango dute jokalariek. Aurrenengo finalak, 12:40ean jokatuko dira. Alebin mutilen finala izango da azkena, 13:00etatik aurrera.

Iazko 3x3ko txapelketako irudia

Irausgi Saskibaloi Taldeak antolatuta, IX. 3×3 Saskibaloi Txapelketa izango da bihar gaztetxoentzat. Benjamin eta alebin mailako neska mutilen artean jokatuko dute txapelketa, herriko plazan.
Gustora agertu dira antolatzaileak, eta deialdia “arrakastatsua” izan delakoan daude, alebinetan 24 taldek eman baitute izena: 13 mutiletan eta 11 nesketan. Benjamin mailetan, berriz, 20 talde dira parte hartzaileak: 13 mutiletan eta 7 nesketan.
Txapelketa 9:00etan hasiko da eta partidu bakoitzak ordulaurdeneko iraupena izango du. Partida batetik bestera, bost minutuko atsedena izango dute jokalariek. Aurrenengo finalak, 12:40ean jokatuko dira. Alebin mutilen finala izango da azkena, 13:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide