Gaztetxoen mailan nesken lehia izan delako, gustura dira Tenis Openeko antolatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 20a, 07:00

Aste Santuan hasi eta  igandean amaitu zen Azkoitiko XX. Tenis Opena. Guztira, 45 helduk eta 27 gaztek hartu dute parte lehiaketan, eta banakako mailan, Iker Ezkerra izan da garailea mutilen kategorian, eta neskenean, berriz, Jaione Aramendi. Ainhoa Peña Txerloia Tenis Klubeko kidea «gustura» agertu da emaitzarekin. «Aurten ume askok eman dute izena, eta, beraz, gaztetxoen mailan nesken lehiaketa ere antolatu ahal izan dugu», adierazi du. Lehiaketan, gehientsuenak mutilak izaten direla azaldu du ondoren. Aurtengoak datu onak direlakoan dago: «Helduen artean zortzi neska izan ditugu, eta umeetan beste zortzi neska». «Tenis eskola bat dago orain, eta, beraz, poliki-poliki, umeen kategoriak gero eta gehiago daude», azaldu du gaztetxoez hitz egiterakoan. Dena ondo joan dela dio, nahiz eta eguraldiarekin arazotxo batzuk ere izan dituzten. «Ea aterpetxo bat lortzen dugun denborarekin». Gipuzkoa osoko jokalariek hartzen dute parte norgehiagokan. Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Eibar, Soraluze, Zarautz eta Zumarragako jokalariak lehiatzen dira, besteak beste. Umeei dagokienean, berriz, gehienak herrikoak direla aitortu du Aramendik, nahiz eta zestoar bat ere badabilen taldean. Txapelketaren helburua «hemen jokatzen duen jendeak txapelketa batean parte hartzeko aukera izatea» dela adierazi dute antolatzaileek . «Maila handia» dagoela jakinarazi du. «Txapelketa luzea da, eta partida asko jokatzeko aukera ematen du. Beraz, jendea gustura etortzen [...]

Finalistak eta antolatzaileak

Finalista eta antolatzaileak larunbatean (Argazkia: Txerloia Tenis Kluba)

Aste Santuan hasi eta  igandean amaitu zen Azkoitiko XX. Tenis Opena. Guztira, 45 helduk eta 27 gaztek hartu dute parte lehiaketan, eta banakako mailan, Iker Ezkerra izan da garailea mutilen kategorian, eta neskenean, berriz, Jaione Aramendi. Ainhoa Peña Txerloia Tenis Klubeko kidea «gustura» agertu da emaitzarekin. «Aurten ume askok eman dute izena, eta, beraz, gaztetxoen mailan nesken lehiaketa ere antolatu ahal izan dugu», adierazi du. Lehiaketan, gehientsuenak mutilak izaten direla azaldu du ondoren. Aurtengoak datu onak direlakoan dago: «Helduen artean zortzi neska izan ditugu, eta umeetan beste zortzi neska».

«Tenis eskola bat dago orain, eta, beraz, poliki-poliki, umeen kategoriak gero eta gehiago daude», azaldu du gaztetxoez hitz egiterakoan. Dena ondo joan dela dio, nahiz eta eguraldiarekin arazotxo batzuk ere izan dituzten. «Ea aterpetxo bat lortzen dugun denborarekin».

Gipuzkoa osoko jokalariek hartzen dute parte norgehiagokan. Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Eibar, Soraluze, Zarautz eta Zumarragako jokalariak lehiatzen dira, besteak beste. Umeei dagokienean, berriz, gehienak herrikoak direla aitortu du Aramendik, nahiz eta zestoar bat ere badabilen taldean.

Txapelketaren helburua «hemen jokatzen duen jendeak txapelketa batean parte hartzeko aukera izatea» dela adierazi dute antolatzaileek . «Maila handia» dagoela jakinarazi du. «Txapelketa luzea da, eta partida asko jokatzeko aukera ematen du. Beraz, jendea gustura etortzen da».

Harrobi oparoa
Gaztetxo azkoitiarren teniserako zaletasunaz galdetuta, «harrobi oparoa» dagoela uste du Peñak. «Zaila da on-ona izatea. Beno, ona izatea ez da zaila ere, baina diru asko behar izaten da». Tenis eskolan guztira 57 ume dauzkatela azaldu du. Datorren larunbatean, gainera, Gran Slam jokatuko dute haiek, sei eta hemezortzi urte artekoek. Kanporaketa moduan antolatu dute txapelketa. «Bakoitzak bere adinekoen aurka jokatuko du. Izan ere, denboraldiaren amaierako festa izango da». 10:30ak inguruan hasiko da txapelketa, eta eguerdi inguruan amaitzea espero dute antolatzaileek. Eguraldiak laguntzen ez baldin badu, igandera atzeratuko dutela jakinarazi dute.

Aurrerantzean ere lanean segiko dutela adierazi du Aramendik. Teniseko pistek 24 urte dauzkatela oroitarazi du, eta «nahiko zaharrak» daudela. «Krisi garaia izan arren, berritzeko beharra daukate, egia esan».

 

Irabazleak

Banaka
Gizonezkoak. Iker Ezkerra.
Emakumezkoak. Jaione Aramendi.
Beteranoak. Jose Exposito.
Gazteak. Jon Letamendia.
Gaztetxo mutilak. Gorka Lrrañaga.
Gaztetxo neskak. Libe Urzelai.

Binaka
Gizonezkoak. Ruben Lizarralde / Mikel Perez.
Gaztetxo mutilak. Manex Rezabal / Gorka Larrañaga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide