Dagoeneko hasi da Udala Andramaixetako prestakizunekin. Aurtengo berrikuntzetako bat kartel lehiaketa izango da. Irabazlearen arela, festen programaren azala izango dela jakinarazi dute Lia Ariño Udaleko Kultur Teknikariak eta Ibon Arrieta festetako zinegotziak. Biek eman dute horren berri. Kartel Lehiaketako gaia 2012ko Andramaixek izango da. «Nahi duen orok» hartu dezakeela parte jakinarazi du Arrietak, baina hori bai, «bakoitzak gehienez ere, lan bat aurkeztu ahal izango» duela gaineratuta 350 milimetro zabal eta 500 milimetro luze izan behar dute lanek, eta «argitaratu gabeak» izan behar dute. Lanak egiteko, berriz, «edozein teknika edo material» ibili datekeela garbi utzi dute. Uztailaren 10ean amaituko da kartela aurkezteko epea. Udaletxean bertan utzi beharko dira aurkeztu nahi diren lanak.