Matadaixek 16 urte beteko dituela ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 15a, 08:02

Matadeixek ateak ireki zituenetik 16 urte beteko dira laster. Hori ospatzeko asmoarekin, bertako kideek hainbat ekimen prestatu dituzte aste honetan hasi eta San Joan bezperara arte. Gaur gauerako, adibidez, Gau Beltza antolatu dute, «urteurrenene ra begira motorrak berotzen joateko». Musikarekin girotuta egingo dute festa iluntzetik aurrera. Jakinarazi dutenez, «musika beltza» izango da, «dantza beltz» egiteko. Horrez gain, datorren asterako hitzaldia prestatu dute. Abiadura Handiko Trenaren ingurukoa izango da, Matadeixen bertan, ostegunean. Ordua zehazteko daukate oraindik. San Joan bezperan, sua Hurrengo asteko larunbata izango da egun handia: San Joan bezpera. Poteo Birratia egitekoak dira eguerditik aurrera, eta bazkaria ere egingo dute poteoa amaitutakoan. Digestioa egin bitartean, animatzen direnek elastiko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Elastikoa doan izango dela gaineratu dute, jendea parte hartzera animatuz. Gauean, azkenik, sua piztuko dute. Jakinarazi dutenez, elastiko lehiaketa bat ere egin dute, eta bi aukeratu dituzte; mataderoekintzak.wordpress.com atarian daude ikusgai marrazkiak.

15. urtemugako bazkariko irudi bat (Argazkilaria: Irene Elorza)

Matadeixek ateak ireki zituenetik 16 urte beteko dira laster. Hori ospatzeko asmoarekin, bertako kideek hainbat ekimen prestatu dituzte aste honetan hasi eta San Joan bezperara arte.

Gaur gauerako, adibidez, Gau Beltza antolatu dute, «urteurrenene ra begira motorrak berotzen joateko». Musikarekin girotuta egingo dute festa iluntzetik aurrera. Jakinarazi dutenez, «musika beltza» izango da, «dantza beltz» egiteko.

Horrez gain, datorren asterako hitzaldia prestatu dute. Abiadura Handiko Trenaren ingurukoa izango da, Matadeixen bertan, ostegunean. Ordua zehazteko daukate oraindik.

San Joan bezperan, sua
Hurrengo asteko larunbata izango da egun handia: San Joan bezpera. Poteo Birratia egitekoak dira eguerditik aurrera, eta bazkaria ere egingo dute poteoa amaitutakoan. Digestioa egin bitartean, animatzen direnek elastiko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Elastikoa doan izango dela gaineratu dute, jendea parte hartzera animatuz. Gauean, azkenik, sua piztuko dute.

Jakinarazi dutenez, elastiko lehiaketa bat ere egin dute, eta bi aukeratu dituzte; mataderoekintzak.wordpress.com atarian daude ikusgai marrazkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide