Lorezainen auziaren inguruan, eske-juridikoa egingo duela jakinarazi du ELAk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 14a, 17:22

Eske-juridikoa egingo duela jakinarazi du ELA sindikatuak, lorezainen kasuaren inguruan. Gaur eguerdian (osteguna) beste elkarretaratze bat egin dute kontzejupean bi lorazainen subrogazioa exijitzeko. Bertan jakinarazi dutenez, “lorezainen hitzarmena dago estatu mailan”, eta bertan dioenearen arabera, enpresa batek (kasu honetan Udala izango litzateke), azpikontratatuta izango balitu langileak, eta  zerbitzu horretan enpresa aldaketa bat baldin badago, enpresa berriak bere gain hartu beharko lituzke langile horiek; ELAko ordezkari batek azaldu duenez. Kasu honetan, zerbitzu horren ardura Udalak hartuko duenez, bere gain hartu beharko lituzke langile horiek. Horregatik eskatu dute subrogazioa. Horrez gain, Udaleko alderdi politiko guztiekin hitz egitekoak dira, beraiek prestatuko duten mozio bat aurkezteko. Bertan, aipatutako eskaerak egongo lirateke.

Gaur eguerdian egin duten protesta

Eske-juridikoa egingo duela jakinarazi du ELA sindikatuak, lorezainen kasuaren inguruan. Gaur eguerdian (osteguna) beste elkarretaratze bat egin dute kontzejupean bi lorazainen subrogazioa exijitzeko. Bertan jakinarazi dutenez, “lorezainen hitzarmena dago estatu mailan”, eta bertan dioenearen arabera, enpresa batek (kasu honetan Udala izango litzateke), azpikontratatuta izango balitu langileak, eta  zerbitzu horretan enpresa aldaketa bat baldin badago, enpresa berriak bere gain hartu beharko lituzke langile horiek; ELAko ordezkari batek azaldu duenez. Kasu honetan, zerbitzu horren ardura Udalak hartuko duenez, bere gain hartu beharko lituzke langile horiek. Horregatik eskatu dute subrogazioa.

Horrez gain, Udaleko alderdi politiko guztiekin hitz egitekoak dira, beraiek prestatuko duten mozio bat aurkezteko. Bertan, aipatutako eskaerak egongo lirateke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide