Gauetan iturriak itxiko dituzte, ur kontsumoa gutxitzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 14a, 16:35

Uraren kontsumoa murriztu eta aurrezteko helburuarekin, gauetan kaleko iturrietako ura moztea erabaki du Udalak. 23:30etik 07:30era bitartean moztuko da ura eta neurri horrekin uraren kontsumoa %35 murriztea aurreikusten dela jakinarazi dute. Neurri hori ezartzeaz gain, kaleko iturrietako kontsumoa kontrolatzeko sistema berri bat ere jarri da martxan. Astelehenetik elektrobalbula bat jarri zaie herriko zenbait iturriri euren funtzionamendua kontrolatu ahal izateko. Zenbait iturrietan ezin da pultsadore edo botoirik jarri (herriko plazakoa, Balda plazakoan edo Barrikenean, adibidez), eta horregatik ezarri dira elektrobalbulak.

Elektrobalbulak ezarri dizkiete botoirik ez daukaten iturriei

Uraren kontsumoa murriztu eta aurrezteko helburuarekin, gauetan kaleko iturrietako ura moztea erabaki du Udalak. 23:30etik 07:30era bitartean moztuko da ura eta neurri horrekin uraren kontsumoa %35 murriztea aurreikusten dela jakinarazi dute.

Neurri hori ezartzeaz gain, kaleko iturrietako kontsumoa kontrolatzeko sistema berri bat ere jarri da martxan. Astelehenetik elektrobalbula bat jarri zaie herriko zenbait iturriri euren funtzionamendua kontrolatu ahal izateko. Zenbait iturrietan ezin da pultsadore edo botoirik jarri (herriko plazakoa, Balda plazakoan edo Barrikenean, adibidez), eta horregatik ezarri dira elektrobalbulak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide