Saltzaile batekin kontuz ibiltzeko abisua eman dute Ertzaintzatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Inguruko herrietan dabilen saltzaile batekin kontuz ibiltzeko deia egin dute Ertzaintzatik. Batez ere, adineko pertsonei helarazi nahi izan die mezua. Azpeitiko udaltzaingoak pasa zion abisua Ertzaintzari. Dirudienez  30 urte inguruko emakume be...

Eskuorriaren irudia Eskuorriaren 2.orria Eskuorriaren 3. orria Eskuorriaren 4.orria

Inguruko herrietan dabilen saltzaile batekin kontuz ibiltzeko deia egin dute Ertzaintzatik. Batez ere, adineko pertsonei helarazi nahi izan die mezua. Azpeitiko udaltzaingoak pasa zion abisua Ertzaintzari. Dirudienez  30 urte inguruko emakume beltzaran bat da eta Osakidetzakoa dela esaten du. Etxean agertu baino pare bat aste leheago eskuorri bat uzten du galdera batzuekin. Gero, etxera joaten da osakidetzakoa dela esanez, eta barrura sartzeko baimena eskatzen dio bertan dagoenari. Tentsioa hartu eta bizkarraren inguruko galderak egiten ditu. Ondoren, koltxoia erakusteko eskatzen dio etxeko jabeari eta koltxoi bat saldu nahian hasten da. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, hori saldu arteko onik ez du izaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide