Ion Izagirre Euskaltel Euskadi taldeko txirrindularia Azkoitian izan da Mikel Elorza txirrindulariarekin batera. Taldeko guztiek sinatutako maillot bat eman diote Gazteak eta Garapena Taldeari, udazkenean Beningo kaleko umeen proiektuaren alde egingo den zozketarako.
Aurtengo Italiako Giroan etapa bat irabaztea lortu du Izagirrek; Falces mendian amaitu zen etapa hain zuzen ere. 23 urte dauzka eta 2010etik da profesionala.