Gaur hasiko da Azkoitiko Cricket Txapelketa Oteiza Frontoietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 13a, 13:04

Oteiza Pilota Elkarteak eta pakistandar jatorriko talde batek antolatuta, Cricket txapelketa izango da aste honetan. Oteiza Frontoietako Frontoi Luzean jokatuko dituzte partidak. Berez hamaika laguneko taldeek jokatzen dute, baina hori egiteko tokirik ez dagoenez, bi laguneko taldeak egingo dituztela jakinarazi dute antollatzaileek. Larunbatera bitartean, 18:00etatik aurrera zortzi edo bederatzi partida jokatuko dituzte, bakoitza ordu erdikoa. Finalak, berriz, Igande goizean izango dira; 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Frontoi Luzean jokatuko dituzte Cricketeko partidak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide