Azkoitiko EAJ alderdiak, Hierros Eguino S.L.-ri, «Oinartxoko hauts zabortegiaren kasuan, ingurugiroarekiko daukan ardura betetzeko» eskatu dio. Idatzi bat atera du, eta bertan gogoratu duenez, Azkoitia Lantzen S.A. amaitzen ari da dagoeneko Oinartxoko zabortegiaren inpermeabilizazio eta kontroleko lanak; beraz, egin beharrekoa egiteko exijitu dio.
Aurreko agintaldiko Udal Gobernuak ere eskatu zuela hori gogoratu dute. Azkoitia Lantzen S.A.-ren kontseiluan berriro egin dutela eskaera hori ere azaldu nahi izan du EAJk. Hierros Eguino S.L.-ren eta bertako jabeena bakarrik den ardura dela azpimarratu dute kontseiluan. Lixibiatuen tratamentua egin beharra daukala azpimarratu dute behin eta berriz, toki hartan enpresak egin zituen lanengatik.
Bernardo Ecenarro enpresa
Bernardo Ecenarro S.A enpresa Elgoibartik Azkoitira pasatzekoa da, hain zuzen ere, Hierros Eguino zegoen tokira, baina horretarako beharrezkoa da altzairu fabrikaren hauts zabortegia garbitzea. Beraz, horregatik exijitzen du hori egiteko, Ecenarro enpresak Azkoitira pasatzeko beharrezkoa izango baitu hori. Horrregatik, lur zatia saldu izanak ez duela bere arduraz libratzen ere gogorarazi du EAJ alderdiak. Horregatik diote, garbitzeko behar diren kostuak Hierros Eguinorenak direla.