Kultur Astea antolatzeko bilera izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Kultur Astea antolatzen hasia da dagoeneko Azkoitiko Kultur Mahaixe. Herriko hainbat sortzailek hartuko dute parte bertan, eta dena kudeatzen hasteko bilera deitu dute mahaitik gaur arratsalderako. Elkargunean izango dela jakinarazi dute, 20:00etan. Ur...

Kultur Astea antolatzen hasia da dagoeneko Azkoitiko Kultur Mahaixe. Herriko hainbat sortzailek hartuko dute parte bertan, eta dena kudeatzen hasteko bilera deitu dute mahaitik gaur arratsalderako. Elkargunean izango dela jakinarazi dute, 20:00etan. Urte hasieran sortu zuten Kultur Mahaixe, herriko hainbat kultur talde elkarrekin hartu emanean hasi eta gero. Dagoeneko bi batzar orokor egin dituzte. Hasiera batean aurreratu zuten Kultur Aste bat antolatu nahi zutela uztaila inguruan, herriko kultur sortzaileek plaza eskaintzeko helburuarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide