Hiriber programako diru laguntzaren zati bat galtzea, Bildu eta EAJren errua dela uste du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 8a, 16:42

Miguel Reimundez, Azkoitiko PSE-EEko udaletxeko zinegotziak, EAjren eta Bilduren jokaera saltu du Txalon Errekako lanen inguruan. Hango lanak amaitzeko Eusko Jaurlaritzako Hiriber programaren diru laguntzaren zati bat galdu du Azkoitiko Udalak. Txalon Errekako lanak 2011ko abenduaren 31rako amaitu behar zituzten, baina amaitu ez zituztenez, ordura arte egindako lanen kostuak baino ez dira ordainduko Jaurlaritzatik. EAJk diru laguntza lortu eta lanak egiten hasteko agindua zergatik ez zuen eman galdetu du Reimundezek. “Oraindik ez dute hori erantzun”, salatu du. Uztailean eta urrian Jaurlaritzak abisua pasa ziola Udalari lanen inguruan ere gogorarazi du, eta “azkenengo momentura arte” egon zirela atzerapena eskatzeko esan dio. Aurreko Udal Gobernuan PSE-EE egotean ez daukala zerikusirik ere gaineratu du. EAJk hori aurpegiratu baitio Reimundezi aste honetan.

Txalon errekako lanak

Miguel Reimundez, Azkoitiko PSE-EEko udaletxeko zinegotziak, EAjren eta Bilduren jokaera saltu du Txalon Errekako lanen inguruan. Hango lanak amaitzeko Eusko Jaurlaritzako Hiriber programaren diru laguntzaren zati bat galdu du Azkoitiko Udalak. Txalon Errekako lanak 2011ko abenduaren 31rako amaitu behar zituzten, baina amaitu ez zituztenez, ordura arte egindako lanen kostuak baino ez dira ordainduko Jaurlaritzatik.

EAJk diru laguntza lortu eta lanak egiten hasteko agindua zergatik ez zuen eman galdetu du Reimundezek. “Oraindik ez dute hori erantzun”, salatu du. Uztailean eta urrian Jaurlaritzak abisua pasa ziola Udalari lanen inguruan ere gogorarazi du, eta “azkenengo momentura arte” egon zirela atzerapena eskatzeko esan dio. Aurreko Udal Gobernuan PSE-EE egotean ez daukala zerikusirik ere gaineratu du. EAJk hori aurpegiratu baitio Reimundezi aste honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide