Jose Luis Ribera azkoitiarra Sestao River Futbol Taldeko entrenatzaile izendatu dute. Atzo arratsaldean egin zuten publiko izendapena. Ribera Sestaoko jokalari izan zen duela 23 urte. Guztira bi denboraldi egin zituen. Realaren bigarren taldean ibilia zen lehenago, Eibaren ere jokatu zuen, eta ondoren Sestaora joan zen jokatzera. Handik, Burgosera joan zen aurrena, eta Superdeportera ondoren. Entrenatzaile lanetan Lagun Onak taldean hasi zen, eta ondoren, Realeko zenbait taldetan. Realera Miguel Angel Lotina iritsi zenean, bigarren entrenatzaile izendatu zuten, eta ordutik harekin batera ibili da, bigarrengo moduan; Deportivo eta Villareal taldeetan. «Anbizio handia» Ribera gogotsu agertu da Sestaoko entrenatzailea izan behar duelako. Esan duenez, «anbizio handiarekin» hartuko du bere postua. Aurreko denboraldian lortutakoa hobetzea ez dela erraza izango adierazi du entrenatzaile berriak, «baina ilusiorik ez dela falta» ere gaineratu du. Hamargarren postuan amaitu du denboraldia Sestaoko taldeak. «Helburua Errege Kopa» dela gaineratu du.
Jose Luis Riberak hainbat talde entrenatu ditu urte askoan
Jose Luis Ribera azkoitiarra Sestao River Futbol Taldeko entrenatzaile izendatu dute. Atzo arratsaldean egin zuten publiko izendapena. Ribera Sestaoko jokalari izan zen duela 23 urte. Guztira bi denboraldi egin zituen. Realaren bigarren taldean ibilia zen lehenago, Eibaren ere jokatu zuen, eta ondoren Sestaora joan zen jokatzera. Handik, Burgosera joan zen aurrena, eta Superdeportera ondoren.
Entrenatzaile lanetan Lagun Onak taldean hasi zen, eta ondoren, Realeko zenbait taldetan. Realera Miguel Angel Lotina iritsi zenean, bigarren entrenatzaile izendatu zuten, eta ordutik harekin batera ibili da, bigarrengo moduan; Deportivo eta Villareal taldeetan.
«Anbizio handia»
Ribera gogotsu agertu da Sestaoko entrenatzailea izan behar duelako. Esan duenez, «anbizio handiarekin» hartuko du bere postua. Aurreko denboraldian lortutakoa hobetzea ez dela erraza izango adierazi du entrenatzaile berriak, «baina ilusiorik ez dela falta» ere gaineratu du. Hamargarren postuan amaitu du denboraldia Sestaoko taldeak. «Helburua Errege Kopa» dela gaineratu du.