EAJk dio ez duela daturik manipulatu Hiriberen auzian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 7a, 08:00

Azkoitiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Hiriber programako diru-laguntzaren zati bat galdu duelakoan, Azkoitiko EAJk idatzi bat kaleratu du, «zenbait puntu argitzeko». «Udalak ez duela gestio politikorik egin salatzea ez da kritika subjektibo hutsa, do...

Azkoitiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Hiriber programako diru-laguntzaren zati bat galdu duelakoan, Azkoitiko EAJk idatzi bat kaleratu du, «zenbait puntu argitzeko». «Udalak ez duela gestio politikorik egin salatzea ez da kritika subjektibo hutsa, dokumentatuta dagoen errealitatea,
baizik», adierazi dute jeltzaleek. Eta zera gogorarazi: Pello Bastarrika alkateak berak «aitortu» zuela hori hirigintza batzorde batean.

EAJk publiko egin dituen datuak benetakoak direla ere argi utzi dute. «Ez dira asmatutakoak eta ezta manipulatutakoak ere». Haien arabera, Azkoitiko Udalak jaso zuen ebazpenean agertzen dira datuok. Lanak atzeratzea eskatzeko erabakia urriaren 27ko udalbatzarrean hartu zen. Abenduaren 23ra arte eskaera hori egin izana ere ez dela asmatutako kontua salatu du Azkoitiko EAJk. «Udal arduradunen utzikeria edo inkopententzia» izan litekeela uste dute.

Gasteizekin harremanetan
Diru-laguntza berreskuratu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako alderdikideekin harremanetan dagoela jakinarazi du Azkoitiko EAJk. PSE-EEi dagokionean ere adierazpen batzuk egin dituzte jeltzaleek. Bildu eta EAJ kritikatu zituen alderdiak, diru-laguntza galtzea bien errua zela esanez. PSE-EE aurreko udal gobernuan bazegoela gogorarazi du EAJk. «Beraz, ez dugu ulertzen kritika horren zergatia».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide