‘Errausketari ateak ixten’ dokumentala eskainiko du bihar Azkoitia Zero Zaborrek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 6a, 19:03

Errausketaren inguruan bideo emanaldi bat antolatu du Azkoitia Zero Zabor taldeak bihar arratsalderako. Errausketari ateak ixten, dokumentala emango baidute 19:00etan Elkargunean. Zaborraren arazoa «bere osotasunean azaleratzen saiatzen» dela dokumenatala azaldu dute: “garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak”, besteak beste.

Pasa den astean antolatu zuten hitzaldian Elkarguneko aretoa bete egin zen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide