Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainaren barruan, aurrenengo aldiz egin dute zozketa Azkoitian. Topagunea Euskaldun Elkarteen Federazioak antolatzen du, eta aurtengoa seigarren edizioa da. Azkoitikoa prestatzen Maxixatzen Euskara Elkarteak lagundu du. Irabazlea Leire Larrañaga izan da, eta horri esker 30 euroko erosketa txartela lortu du Iratzar edo Hizki liburudendetan erabiltzeko. Saria jasotzera joaterik ez zeukalako, bere aita, Romualdo Larrañagak . Lehenengo zozketan, udal liburutegitik hartu eta irakurritako libururen bati buruz galdetegi bati erantzun diotenek hartu dute parte. Bigarren zozketa bat ere egingo da. Iratzar eta Hizki liburutegietan, deskontuarekin liburu bat erosten dutenek, galdetegia erantzuteko aukera izango dute, eta horien artean egingo da zozketa. % 25eko deskontua izango da normalean, baina Maxixatzeneko kideak direnentzako %50ekoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainaren barruan, aurrenengo aldiz egin dute zozketa Azkoitian. Topagunea Euskaldun Elkarteen Federazioak antolatzen du, eta aurtengoa seigarren edizioa da. Azkoitikoa prestatzen Maxixatzen Euskara Elkarteak lagundu du. Irabazlea Leire Larrañaga izan da, eta horri esker 30 euroko erosketa txartela lortu du Iratzar edo Hizki liburudendetan erabiltzeko. Saria jasotzera joaterik ez zeukalako, bere aita, Romualdo Larrañagak .
Lehenengo zozketan, udal liburutegitik hartu eta irakurritako libururen bati buruz galdetegi bati erantzun diotenek hartu dute parte. Bigarren zozketa bat ere egingo da. Iratzar eta Hizki liburutegietan, deskontuarekin liburu bat erosten dutenek, galdetegia erantzuteko aukera izango dute, eta horien artean egingo da zozketa. % 25eko deskontua izango da normalean, baina Maxixatzeneko kideak direnentzako %50ekoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Nekane liburuzaina, Leire Larrañaga irabazlearen aita Romualdo, Sara liburuzaina eta Maxixatzeneko lehendakari Naroa Olalde