ISBko bi taldek Euskadiko Txapelketa irabazi dute, bakoitzak bere mailan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 5a, 07:30

Iraurgi Saskibaloiko bi taldek garaipen bana eskuratu dute astebukaeran. Kirol Aukera ISB eta Betiko Kafea A ISB izan dira irabazleak. Aurrenengoa infantil mailako mutilen taldea da, eta bigarrena, aldiz, alebin mailako nesken taldea. Bi taldeek euren mailako Euskadiko Txapelketa irabazi dute. «Denboralia borobiltzeko, bi titulu gehiago eskuratu ditu klubak», adierazi dute saskibaloi taldetik. Horrez gain, Xabi Orozek ere eman du zeresana. Kadete mailako Espainiako Txapelketan parte hartu du jokalari azkoitiarrak, eta «ongien baloratutako jokalaria» izan da proban. Lau partidajokatu ditu Orozek txapelketan, baina puntu asko batu ditu. 42,5eko bataz besteko puntuazioarekin amaitu du txapelketa. Saskiratzaileen postuan, laugarren postua lortu du gainera txapelketan.

BETIKO KAFEA A ISB SASKIBALOIKO TALDEA

Alebin mailako ISBko jokalariak, domina soinean dutela (Argazkia: ISB)

Iraurgi Saskibaloiko bi taldek garaipen bana eskuratu dute astebukaeran. Kirol Aukera ISB eta Betiko Kafea A ISB izan dira irabazleak. Aurrenengoa infantil mailako mutilen taldea da, eta bigarrena, aldiz, alebin mailako nesken taldea. Bi taldeek euren mailako Euskadiko Txapelketa irabazi dute. «Denboralia borobiltzeko, bi titulu gehiago eskuratu ditu klubak», adierazi dute saskibaloi taldetik.

Horrez gain, Xabi Orozek ere eman du zeresana. Kadete mailako Espainiako Txapelketan parte hartu du jokalari azkoitiarrak, eta «ongien baloratutako jokalaria» izan da proban. Lau partidajokatu ditu Orozek txapelketan, baina puntu asko batu ditu. 42,5eko bataz besteko puntuazioarekin amaitu du txapelketa. Saskiratzaileen postuan, laugarren postua lortu du gainera txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide