Xabi Oroz, ISBko Grupo Zaher taldearekin zeresana eman du kadete mailako Espainiako Saskibaloi Txapelketan. Bertan parte hartu du jokalari azkoitiarrak, eta «jokalaririk baloratuena» izan da hainbat hedabideren esanetan. Lau partidu jokatu ditu Orozek txapelketan, baina puntu asko batzea lortu du. 42,5eko bataz bestekoa balorazioa lortu du. Saskiratzaileen postuan, laugarren postua lortu du gainera txapelketan. Iraurgi Saskibaloiko bi taldek, garaipen bana ere eskuratu dute astebukaeran. Kirol Aukera ISB eta Betiko Kafea A ISB izan dira talde horiek. Aurrenengoa infantil mailako mutilen taldea da, eta bigarrena, aldiz, Alebin mailako nesken taldea da. Bi taldeek, beraien mailako Euskadiko Txapelketa irabaztea lortu dute. «Denboralia borobiltzeko, bi titulu gehiago eskuratu ditu klubak», adierazi dute saskibaloi taldetik.
Xabier Oroz
Xabi Oroz, ISBko Grupo Zaher taldearekin zeresana eman du kadete mailako Espainiako Saskibaloi Txapelketan. Bertan parte hartu du jokalari azkoitiarrak, eta «jokalaririk baloratuena» izan da hainbat hedabideren esanetan. Lau partidu jokatu ditu Orozek txapelketan, baina puntu asko batzea lortu du. 42,5eko bataz bestekoa balorazioa lortu du. Saskiratzaileen postuan, laugarren postua lortu du gainera txapelketan.
Iraurgi Saskibaloiko bi taldek, garaipen bana ere eskuratu dute astebukaeran. Kirol Aukera ISB eta Betiko Kafea A ISB izan dira talde horiek. Aurrenengoa infantil mailako mutilen taldea da, eta bigarrena, aldiz, Alebin mailako nesken taldea da. Bi taldeek, beraien mailako Euskadiko Txapelketa irabaztea lortu dute. «Denboralia borobiltzeko, bi titulu gehiago eskuratu ditu klubak», adierazi dute saskibaloi taldetik.