Azkoitiko kaleak haurrez gainezka izan ziren atzo goizean. XXX. Ikaskirol Krosa izan zen, eta urtero bezala Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako ikasleak hartu zuten parte. Guztira 1.000 haur inguru izan ziren, bakoitza bere mailan lasterka. Adin askotako umeek hartu zuten parte bertan. Lehenengo lasterketari 10:30ean eman zitzaion hasiera eta guztira bederatzi tzaldetan banatu zituzten, adin eta sexuen arabera.
Lasterketak amaitzean urtero bezala sariak banatu zituzen 12:30ak aldera Plaza Berrin. Bertan opariak zozketatu zituzten lasterkari guztien artean. Horretaz gain, parte hartzaile guztiek domina bat ere jaso zuten.