Herrian lorezaintzan aritzen ziren hiru langile kaleratzea salatu du ELAk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 31a, 07:48

Azkoitiko Udalak herriko lorezaintza zerbitzua eskaintzen zuen Serbitzu enpresarekin kontratua ez berritzea erabaki du. «Zerbitzu hori azpikontratatu beharrean, udalak bere gain hartzea erabaki du», esan dute bertatik. ELA sindikatuaren arabera, erabaki horren ondorioz hiru lorezain kaleratu dituzte. Sindikatuak langile horiei babesa agertu die, eta egunotarako mobilizazioetara deitu dute. Gaur 10:00etan hasita kanpamendu bat jarriko dute Azkoitiko udaletxearen aurrean. 24 orduko akanpada izango da, eta bihar eguerdian Azkoitiko kaleetan martxa bat egingo dute kaleratutako hiru lorazainekin bat eginez. Zerbitzu publikoetako langileen mobilizazio eguna izendatu dute gaurkoa, Zerbitzu publikoak indartu murrizketei stop lelo hartuta. ELAk eta STEE-EILASek deituta, hainbat mobilizazio eta elkarretaratze egingo dituzte lantoki publiko askotan, udaletxeak barne. Azkoitian kalean gelditu diren hiru lorezainak denbora luzez herrian lanean jardundakoak direla nabarmendu du ELAk. «Bik hamar urte baino gehiago daramatzate herriko lorategiak zaintzen. Baina erabaki politiko batek kalean utzi ditu», salatu du sindikatuak kaleratutako oharrean. Azkoitiko Udalak hiru langile kontratatzeko deialdia egin berri du. Bi urterako hartuko ditu langileak. «Erabaki politikoa izan da. Udalak, egun batetik bestera, garai batean azpikontratatzea erabaki zituen zerbitzuak publifikatu edo berreskuratu nahi dituelako», dio ELAk. Baina sindikatua ez dago publifikatze prozesuaren aurka, bai ordea «era traumatikoan, inolako negoziaziorik gabe, eta irizpide ekonomiko hutsekin egindako berrantolaketen aurka». Azkoitiko [...]

Plaza Berriko zuhaitzak

Plaza Berriko zuhaitzak

Azkoitiko Udalak herriko lorezaintza zerbitzua eskaintzen zuen Serbitzu enpresarekin kontratua ez berritzea erabaki du. «Zerbitzu hori azpikontratatu beharrean, udalak bere gain hartzea erabaki du», esan dute bertatik. ELA sindikatuaren arabera, erabaki horren ondorioz hiru lorezain kaleratu dituzte. Sindikatuak langile horiei babesa agertu die, eta egunotarako mobilizazioetara deitu dute. Gaur 10:00etan hasita kanpamendu bat jarriko dute Azkoitiko udaletxearen aurrean. 24 orduko akanpada izango da, eta bihar eguerdian Azkoitiko kaleetan martxa bat egingo dute kaleratutako hiru lorazainekin bat eginez.

Zerbitzu publikoetako langileen mobilizazio eguna izendatu dute gaurkoa, Zerbitzu publikoak indartu murrizketei stop lelo hartuta. ELAk eta STEE-EILASek deituta, hainbat mobilizazio eta elkarretaratze egingo dituzte lantoki publiko askotan, udaletxeak barne.

Azkoitian kalean gelditu diren hiru lorezainak denbora luzez herrian lanean jardundakoak direla nabarmendu du ELAk. «Bik hamar urte baino gehiago daramatzate herriko lorategiak zaintzen. Baina erabaki politiko batek
kalean utzi ditu», salatu du sindikatuak kaleratutako oharrean.

Azkoitiko Udalak hiru langile kontratatzeko deialdia egin berri du. Bi urterako hartuko ditu langileak. «Erabaki politikoa izan da. Udalak, egun batetik bestera, garai batean azpikontratatzea erabaki zituen zerbitzuak publifikatu edo berreskuratu nahi dituelako», dio ELAk. Baina sindikatua ez dago publifikatze prozesuaren aurka, bai ordea «era traumatikoan, inolako negoziaziorik gabe, eta irizpide ekonomiko hutsekin egindako berrantolaketen aurka».

Azkoitiko Udalak hiru langile kontratatzeko egindako deialdiaren formarekin eta baldintzekin ere ez dator bat ELA sindikatua. «Behin-behineko hiru kontratu dira, eta lorezaintzarekin zerikusirik ez duen hainbat baldintza betetzen dituzte». Horregatik, Azkoitiko Udalari lorezaintza zerbitzua luzatzeko eskatu dio ELAk, «denbora horretan egin nahi den berrantolaketa aztertu, eta adostuta egin dadin. Hala, aipatutako ondorio traumatiko hauek ekidinez».

«Brigada indartu nahia»
Serbitzu enpresarekin azpikontratua ez berritzearen inguruan Azkoitiko Udalak azalpenak eman ditu. «Azpikontratazioa ez du berrituko Azkoitiko Udalak, zerbitzu pulikoen eta lanpostu publiko duinen aldeko apustua egiten duelako».

Lorezaintza zerbitzua herri lanetarako brigadaren bidez emango duela adierazi du Azkoitiko Udalak. Horregatik, hiru lanpostu publiko atera ditu, era horretan «brigada indartuz».

Udalak argi utzi nahi izan du ez duela inongo langilerik kaleratu, «langile horiek ez zirelako udalaren langileak». Horregatik, Azkotiko Udalaren ustez, ELA sindikatuak langile horiek kaleratu dituen enpresarekin hitz egin beharko luke. «Zerbitzu publikoa indartu eta lan eskaintza publikoa sustatzea da gure helburua, eta horren aldeko apustua egiten dugu», nabarmendu dute Azkoitiko Udaleko arduradunek.

 

«Zerbitzu publiko duin baten alde» mobilizatuko da gaur hainbat irakasle

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako irakasle talde batek gaurko mobilizazio egunarekin bat egitea erabaki du, eta gaur «murrizketen kontra eta zerbitzu publiko duin baten alde» hainbat mobilizaziotan parte hartuko du. 08:30ean elkarretaratzea egingo dute irakasleek Azkoitiko udaletxearen aurrean. Gero, 13:00etatik 15:00etara bitartean, eskolatik irten eta herriko plazara joango dira, bertan bazkalduz elkarretaratzeari segida emango diote. Arratsaldean, berriz, 17:00etan bilkura egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide