Banatu dituzte Xabier Munibeko XXI. Bertsopaper Lehiaketako sariak. Baztartxo Antzokian egin dute sari banaketa ekimena eguerdian. Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga eta Eneritz Artetxe bertsolariak izan dira berta, bertso batzuk abestu eta sariak banatzeko. A mailan Jon Gurrutxaga izan da garailea, eta B mailan, berriz, Jone Zabaleta.