Udaberriko antzerki zikloari amaiera emango dio datorren igandean Matadeixek. Algarax eta Azpirozen eskutik Zeoze o ze! antzezlana izango da zikloari itxiera emango diona. 19:00etan hasiko da Matadeixen bertan. Itxarongela batean dauden lau lagunen inguruko istorioan oinarrituta dago. Elkarren artean lotura bat daukate, eta harremanei buruz hitz egiten dute pertsonaiek: «Sortzen diren dependentziez, aldatzen doazen sentimentuez, galeren beldurrez…».