Datorren igandean izango da Ikaskirol krosa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 28a, 16:08

Datorren igandean, ekainak 3, Azkoitiko kaleetan ikaskirol krosa izango dugu. Aurtengoa XXX. edizioa izango da. Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako hainbat ikaslek hartuko dute parte bertan. “Gutxi gorabehera 1000 ume izatea esp...

Datorren igandean, ekainak 3, Azkoitiko kaleetan ikaskirol krosa izango dugu. Aurtengoa XXX. edizioa izango da. Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako hainbat ikaslek hartuko dute parte bertan. “Gutxi gorabehera 1000 ume izatea espero dugu”, adierazi dute antolakuntzatik.

Adin askotako umeek hartuko dute parte bertan: 1998-1999, 2000-2001, 2002-2003, 2004-2005, 2006-2007an jaiotakoek, hain zuzen ere. Lehenengo lasterketari 10:30ean emango zaio hasiera eta guztira bederatzi izango dira, adin eta sexuen arabera banatuak.

Lasterketak amaitzean urtero bezala sari banaketa egongo da 12:30ak aldera Plaza Berrin, sari banaketan opariak zozketatuko dira lasterkari guztien artean. Horretaz gain, parte hartzaile guztiek domina bat ere jasoko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide