San Juan bezperako ‘Zatoz dantzara, Balda Plazara’ ekimenerako entseguekin hasiko dira asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ekainaren 23an San Juan bezperako suaren inguruan egin ohi den Zatoz dantzara, Balda plazara ekimena prestatzeko lanak hasi dira. Datorren asteartean (hilak 29) hasiko dira entseguak prestatzen. Aitor Sorazu Bizkargi Dantza Taldeko irakaslearen zuzenda...

Ekainaren 23an San Juan bezperako suaren inguruan egin ohi den Zatoz dantzara, Balda plazara ekimena prestatzeko lanak hasi dira. Datorren asteartean (hilak 29) hasiko dira entseguak prestatzen. Aitor Sorazu Bizkargi Dantza Taldeko irakaslearen zuzendaritzapean izango dira horiek. Ekitaldian parte hartu nahi duen orok San Juan bezperako ekitaldian egingo diren dantzen urratsak ikasi eta gozatzeko aukera izango da entsegu horietan. Entseguak asteartero izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, ekainaren 19ra bitartean, 20:30ean Elkargunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide