Mus txapelketa azkarra antolatu dute etzirako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 24a, 17:07

Azkoitiko tabernariek aurrenengo Mus Txapelketa Azkarra antolatu dute datorren larunbat arratsalderako. Txapelketa 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan. Irabazten duenak 1.500 euro jasoko ditu, lau lag...

Azkoitiko tabernariek aurrenengo Mus Txapelketa Azkarra antolatu dute datorren larunbat arratsalderako. Txapelketa 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan. Irabazten duenak 1.500 euro jasoko ditu, lau lagunentzako bazkaria eta txapel bana. Bigarren egiten duenak, berriz, 1.000 euro eta lau lagunentzako bazkaria. Hirugarren sailkatuentzako, 600 euro eta bi lagunentzako afaria izango da, eta laugarrenarentzat, berriz, 300 euro eta bi lagunentzako afaria. Hurrengo lau bikote dailkatuek bi lagunentzako afaria eta otarra bat jasoko dituzte.

Lau erregetara izango dela txapelketa jakinarazi dute antolatzaileek. Lau usteletara izango dira partidak, eta ustel bakoitza lau hamarrekin osatuko da. Epailearen erabkia behin betikoa izango dela ere aurreratu dute antolakuntzatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide