Gaztetxoak udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 22a, 11:55

Azkoitiko gaztetxoek udaletxean izan dira gaur goizean, agenda 21 planaren barruan.  Pello Bastarrika alkateari eta Inaxio Gorosabel zinegotziari hainbat galdera eta proposamen egin dizkiote, herriko kutsadura, zarata zein trafikoaren inguruan. “Eskolara oinez joateko oztopoak” daudela gogorarazi dute, besteak beste, eta airearen kutsadurarekin arduratuta ere agertu dira. Bizikletan eta oinez ibiltzea bultzatu behar dela ere gogorarazi nahi izan dute. Alkateak “pozik” hartu ditu haurrak, eta “gustora” dagoela bertaratu direlako ere gaineratu du. Beraien galderak erantzun ditu, eta zenbait proposamenen inguruan bere iritzia ere eman die. Oinez eta bizikletan ibiltzearen alde egingo dutela ere gaineratu du.

Azkoitiko gaztetxoek udaletxean izan dira gaur goizean, agenda 21 planaren barruan.  Pello Bastarrika alkateari eta Inaxio Gorosabel zinegotziari hainbat galdera eta proposamen egin dizkiote, herriko kutsadura, zarata zein trafikoaren inguruan. “Eskolara oinez joateko oztopoak” daudela gogorarazi dute, besteak beste, eta airearen kutsadurarekin arduratuta ere agertu dira. Bizikletan eta oinez ibiltzea bultzatu behar dela ere gogorarazi nahi izan dute.

Alkateak “pozik” hartu ditu haurrak, eta “gustora” dagoela bertaratu direlako ere gaineratu du. Beraien galderak erantzun ditu, eta zenbait proposamenen inguruan bere iritzia ere eman die. Oinez eta bizikletan ibiltzearen alde egingo dutela ere gaineratu du.

Pello Bastarrika alkatea eta Inaxio Gorosabel zinegotzia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide