Larunbatean, Elgoibarren aurkako partidan berdinduta, Erregional Ohorezko Mailako liga irabaztea eta mailaz igotzea lortu du Anaitasuna Futbol Taldeak. Nahikoa zuen puntu bakar bat lortzea Azkoitiko taldeak, eta halxe egin zuen, 1-1 egitea ,oru baitzuen etxean jokatutako partidan. Arratsaldean festa izan zen herrian garaipena ospatzeko. Datorren denboraldia, beraz, hirugarren mailan jokatuko du.
