‘Berria’ egunkariaren Ziztada kanpaina, larunbat honetan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 18a, 13:38

Kanpainaren berri emateko, Berria-ko eta HITZAko hainbat kide informazioa banatzen arituko dira bihar Azkoitian. 11:00etatik 13:00etara plazan izango dira, eskuorriak banatzen. Izan ere, Berrialagun bila dabil Berria egunkaria. Taldeak hainbat produktu ditu esku artean gaur egun: egunkaria bera, www.berria.info, Gipuzkoako Hitza, Urola Kostako Hitza, eskualdeko webguneak… Euskaraz informatzen jarraitzeko zailtasunak handitu egin dira krisi ekonomikoagatik eta sektorearen krisiagatik. Horregatik, Ziztada kanpaina abiatu zuen orain hilabete batzuk Euskal Herri osoan. Asmoa Berrialagunak aurkitzea da. Diruz proiektua lagunduko duten pertsonak, alegia. Trukean, Berria  Taldeko produktuetan deskontuak, zozketetan parte hartzeko aukera, Berria-ren pdf-a doan eskuratzeko aukera…eskaintzen du.

Ziztada kanpaina

Berria Taldeko hainbat kide, Andoaingo Martin Ugalden

Martin Ugalden, langileak

'Berria' egunkariko langileak egunkaria egiten den lantokian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide