Azkoitiko Herri Jaiak 2012 ospatuko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 17a, 16:51

Azkoitiko Herri Jaiak 2012 ekimena ospatuko dute larunbatean eta igandean herri osoan zehar. Eusko Label, Euskal Okelak antolatu du eguna, eta larunbatean goizean goiz emango zaio hasiera festari. 09:00etarako, Basatxori Kantarien VII. Lehiaketa izango baita Trenbidearen Zumardian. Larunbaterako ez dute beste ekimenik prestatu, egunik indartsuena igandea izango da. Goiz osoan zehar Txalkor Txistulari Taldea ibiliko da bazterrak alaitzen beraien doinuekin herriko kaleetan zehar. Ikurriñaren Plazan, berriz, Txahala nola erretzen den ikusteko aukera izango dute herritarrek. Herriko Plazan, ez da jenderik faltako, Azkoitiko Nekazarien Azoka antolatu baitute. Horrekin batera, bestelako azoka bat ere izango da; Abarketatxo Ludotekak Azoka Txikia prestatu baitu herriko gaztetxoenentzako. Iraurgi Abesbatza ere goiz osoan kaleetan ibiliko da. 12:00etatik aurrera, berriz, goizean erreko den txahala dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horrekin batera, gainera, sagardoa ere izango da Ikurriñaren Plazan nahi duenarentzako.

Iazko Herri Jaiak

Iazko Herri Jaietako irudi bat (Argazkilaria: Irene Elorza)

Azkoitiko Herri Jaiak 2012 ekimena ospatuko dute larunbatean eta igandean herri osoan zehar. Eusko Label, Euskal Okelak antolatu du eguna, eta larunbatean goizean goiz emango zaio hasiera festari. 09:00etarako, Basatxori Kantarien VII. Lehiaketa izango baita Trenbidearen Zumardian.

Larunbaterako ez dute beste ekimenik prestatu, egunik indartsuena igandea izango da. Goiz osoan zehar Txalkor Txistulari Taldea ibiliko da bazterrak alaitzen beraien doinuekin herriko kaleetan zehar. Ikurriñaren Plazan, berriz, Txahala nola erretzen den ikusteko aukera izango dute herritarrek.

Herriko Plazan, ez da jenderik faltako, Azkoitiko Nekazarien Azoka antolatu baitute. Horrekin batera, bestelako azoka bat ere izango da; Abarketatxo Ludotekak Azoka Txikia prestatu baitu herriko gaztetxoenentzako. Iraurgi Abesbatza ere goiz osoan kaleetan ibiliko da. 12:00etatik aurrera, berriz, goizean erreko den txahala dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horrekin batera, gainera, sagardoa ere izango da Ikurriñaren Plazan nahi duenarentzako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide