Datorren igandean, Urretxu-Zumarragatik abiatuta, Iñaki Beitiaren omenezko XVI. Mendi-martxa antolatu dute Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetako mendietan zehar. Areizaga-Kalebarren enparantzatik abiatuko dira. Jende asko izango dela aurreikusita, 7:00etatik 7:30era bitartean, era mailakatuan aterako dira mendizaleak. Duela hamasei urte hil zen Iñaki Beitia. Aizpurutxokoa zen bera, «euskaltzalea eta mendizalea» antolatzaileek gogorarazi dutenez. Haren omenez urtero antolatzen dute mendi martxa. «Mendizalearentzako interesgarriak izan daitezkeen ekintzak ditugu ibilbidearekin batera, bata, Argazki Rallya martxako irudiekin eta bestea, Euskaraz bizi nahi dut ekimena ibilaldiko bi puntetan, Elosumendin zein Oleta lepoan». Informazio gehiago, www.beitia.org web atarian dago. Iaz 1.300 lagunek hartu zuten parte. Azkoititik 59k eta Azpeititik, berriz, 33k, adibidez.
XV. Beitia Martxa (Argazkilaria: Irene Elorza)
Datorren igandean, Urretxu-Zumarragatik abiatuta, Iñaki Beitiaren omenezko XVI. Mendi-martxa antolatu dute Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetako mendietan zehar. Areizaga-Kalebarren enparantzatik abiatuko dira. Jende asko izango dela aurreikusita, 7:00etatik 7:30era bitartean, era mailakatuan aterako dira mendizaleak.
Duela hamasei urte hil zen Iñaki Beitia. Aizpurutxokoa zen bera, «euskaltzalea eta mendizalea» antolatzaileek gogorarazi dutenez. Haren omenez urtero antolatzen dute mendi martxa. «Mendizalearentzako interesgarriak izan daitezkeen ekintzak ditugu ibilbidearekin batera, bata, Argazki Rallya martxako irudiekin eta bestea, Euskaraz bizi nahi dut ekimena ibilaldiko bi puntetan, Elosumendin zein Oleta lepoan». Informazio gehiago, www.beitia.org web atarian dago. Iaz 1.300 lagunek hartu zuten parte. Azkoititik 59k eta Azpeititik, berriz, 33k, adibidez.